XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- jabetzak edo organismo eskudunek erabakitako obraren gelditze edo etenduragatik.

- arazo teknikoengatik.

- aurrekoen antzeko arrazoiengatik.

- langilea desplazatzen den obra edo obretan, hasiera batean kontratatua izan zen kategoriari dagozkion lanak burutuko ditu langile honek.

Beheragoko kategoriako lanak gomendatzen bazaizkio, paktatutako alokairua errespetatu beharko da.

- kontratu hauen amaiera: hasiera batean kontratatua izan zen obran lanak amaitzen direnean, arian-arian nahiz guztiz.

Salbuespena: Beste obra batera desplazatu bada eta bertan elkarren segidako 30 lanegun baino gehiago betetzen baditu, iraupenik luzeeneko obran bere espezialitateko lanak arian-arian nahiz guztiz amaitzen direnean amaituko da kontratua.

- kasu guztietan plantilako finkoaren izaera eskuratuko du enpresa berean kontratu bakarrarekin lantoki bat baino gehiagora desplazatu eta bi urte igaro ondoren hitzarmenaren artikulu honek adierazten duen moduan likidaziorik egin ez dioten obrako langile finkoak.

11. Artikulua - Gizarte Segurantzan Altak eta Lan Kontratua

Lanean hasten diren lehen egunetik hamabost egun baino lehen enpresek langileei Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak behar bezala eginbidetutako Segurantza Sozialean altaren partearen kopia eman beharko diete, kontratatzen dituzten langileei bost egun naturaletako gehienezko epean alta emateko enpresen legezko obligazioaren kaltetan izan gabe.

Enpresak obligazio hau betetzen ez duen kasuan, kontu hau egiaztatzeko ordaindutako bi orduz baliatzeko eskubidea izango du.

Enpresak ez badio langileari alta eman aipatu hamabost egunetako epean, kualifikatu gabeko langileei izan ezik (peoiak, etab.), zeinentzat hamar egun naturaletako epea bait dago, hauek plantilako finkoen izaera eskuratuko dute.

Era berean, enpresek kontratuaren kopia bat gehiago emango diote langileari, honek bere kabuz bera partaide den Sail Sindikalaren, Pertsonal Ordezkariaren edo Enpresa-Batzordearen aurrean aurkez ahal dezan.

12. Artikulua - Probaldiak.

Probaldia, zein beti idatziz itunduko bait da balioa izan dezan, honako hau izango da: a) Teknikoak: bost hilabete.

b) Enplegatuak: bi hilabete.

c) Langileak: koalifikatuak, bi aste.

d) Langileak: koalifikatu gabeak, hamar egun.

Lanerako ezgaitasun iragankor egoerak probaldia etetea baimentzen du, betiere bi alderdien arteko akordio idatzia gertatzen bada.

Probaldian zehar, langileak bere kategoria profesionalari edo betetzen duen postuari dagozkion eskubideak eta obligazioak izango ditu, plantilakoa balitz bezalaxe, baina edozein alderdik eten ahal izango du lan harremana, erabaki honek indemnizaziorik sortu gabe.